batzarra

Zeberioko andrak batuko dira barikuan, andra talde bat sortzeako pausuak emoteko

Bea Azpiri 2024ko urt. 23a, 16:44

Barikuan, hilak 26, 19:00etan, Zeberioko andrak batuko dira plazan, andra talde bat sortzeako helburua daukan dinamika bateri ekiteko.

Herrian andra taldea sortzeako asmoagaz, abenduaren 22an dozena bat andra batu ziran Zeberion eta barikuan, “dinamikaren bitartez, taldea hezurtzen saiatuko gara: helburuak, arazoak identifiketea, aldarrikapenak... Ikusiko dogu horrek zelango frutuak emoten dabezan” azaldu deutso begituri Laxia Olagortak. Lan horreri ekingo deutsie barikuko bileran, parte-hartzea hurrengo estekan konfirmau behar da (klikatu).

Ekimenera auzune eta edade guztietako andrak erakarri gura ditue. “Entzungo zenduan zenbait andra martxan ipini garala. Zer sortu gura dogu? Zertarako biltzean gara? Galdera horren erantzuna jolasen bidez lortuko dogu. Dinamika horretan andra txikiak, gazteak eta ez horren gazteak espero doguz” dinoe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!