ipuin kontalaria

Heriotzearen inguruko nagusientzako ipuin kontaketea egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko urt. 23a, 11:08

EMakume Eskeletoak konpainiaren Agur, agur, agur kontaketa musikatua Kotxepinen izango da bihar, hilak 24, 18:00etan.

Urtailaren 24an, eguaztena, Maite Arrese eta Mau Zeimkiwiczek osotutako Emakume Eskeletoak konpainiaren eskutik Agur, agur, agur ipuin kontaketea, bibolinagaz girotutakoa, taularatuko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etan. Ikuskizunen honen bitartez, bizitzatik heriotzerako bidaia hobeto ulertuteko inspirazinoa topetan da.

Izan be, saio honetan abiapuntutzat hartzean da heriotzea, ez amaiera moduan. "Aukeratutako ipuin, elezahar edo istorio honeen protagonistak kinka larrian dagoz eta euren ahots eta esperientziak kontau gura doguz, berbearen eta musikearen laguntzeagaz", dinoe Emakume Eskoletoak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!