Igazko txapelketeak arraskata handia izan ebala-ta, Zeberioko Gazte Elkarteak aurten be antolatu dau Futbolin Txapelketea. Hamasei urtetik gorakoek emon ahal izango dabe izena bikoteka, tabernetan egin daiteke izen-emotea, lau euroren truke, urtailaren 19ra arte.
Txapelketako partiduak hurrengo hiru barikuetan jokatuko dira: urtailak 26, zezeilak 2 eta zezeilak 9. Herriko tabernetako futbolinetan jokatuko dira partiduak, iluntzeko 19:30etik aurrera.