auzoak

Barañaoko San Anton eguna ospatuten da gaur

Asier Abrisketa 2024ko urt. 17a, 09:52

Gaur, hilak 17, Barañao auzo zeberioztarreko ermitan mezea emongo da 12:00etan eta gero, mokautxoa zerbitzauko da hurreratutakoen artean.

Urtailaren 17an, gaur, ospatuten da Zeberioko Barañao auzoko San Anton eguna, santuari auzoan eskainitako ermitan. Eguerdian izango da ospakizun erlijiosoa eta hau amaitzerakoan, barauskarria egingo dabe auzotarrek.

Ermita hau, ezaguna da ermitea bera baino zaharragoa dan leiho preerromanikoa daukalako. Ermitea, bizkaiko zaharrenetarikoa, XI. mendekoa dala uste da, XVII. mendean guztiz erabarritu bazan be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!