Zeberioko Udalak herritarren parte-hartzea topau gura dau proiektu desbardinak lantzeako orduan eta horretarako, hiru batzar ireki antolatu ditu oingo asterako. Euskera Batzordera eta Udal Antolakuntza Batzordera konbidau ditu zeberioztarrak eta horrezaz gainera, "aurrekontu parte-hartzaileak" landuteko deialdia be egin dau.
Euskera Batzordea gaur, hilak 16, batuko da 19:00etan udaletxean. Bertan, gai nagusia euskerea ikasteko dirulaguntzak araututeko ordenantzea izango da. Udal Antolakuntza Batzordearen bilerea barriz martitzenean, hilak 17, izango da 19:00etan udaletxean. Batzarrean, ikasgelaren funtzionamentua eta arauak zehaztuko dira. Eguenean ostera, hilak 18, plazako Hogarrean da, 18:30ean, aurrekontuetarako herritarren eretxi eta proposamenak emoteko bilkurea.