Eskupelotea

Bizkaiko kluben arteko eskuz banakako txapelketan Zeberioko Mandoia klubeko Zuhaitz Etxebarria txapeldun bere mailan

Bea Azpiri 2024ko urt. 15a, 16:47

Galdakaoko Adiskide klubeko Aritz Ojedari irabazita lortu eban txapela Etxebarriak eta Lemoako Gorka Lazkano, azpitxapeldun izan zan bere mailan.

Bizkaiko kluben arteko txapelketako eskuz banakako hiru final jokatu ziran Zeanurin urtailaren 12an, El Corte Ingles Sari Nagusiaren lehian. Gazteak 3. mailako finalean, Zeberioko Mandoia klubeko Zuhaitz Etxebarriak jantzi eban txapela, Galdakaoko Adiskide klubeko Aritz Ojedari irabazi ostean. 

Zeanuriko udal pelotalekuan jokatutako hirugarren partiduan, Nagusiak 2. mailako finalean, Lemoa klubeko Gorka Lazkano be saiatu zan txapela Arratiara ekarten, baina Iurretako Olaburu Pelota Elkarteko Koldo Bikandi nagusitu jakon.

Partidu bi horreen aurretik Kadeteak 2. mailako txapela jokatu eben Durango eta Leioako klubeko pelotariek.

Lemoan Txumuluxueta garaile

Urtailaren 5ean, Lemoako pelotalekuan jokatu ziran Bizkaiko kluben arteko txapelketearen buruz buruko txapelketako beste final batzuk. Nagusien mailan, Dimako Txumuluxueta Pelota Klubeko Xabier Rekaldek jantzi eban txapela.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!