osasuna

Lehen arretearen egoerea salatu dabe zeberioztarrek

Asier Abrisketa 2024ko urt. 12a, 10:07

Zeberioko EH Bilduk deituta, 35 bat persona batu ziran atzo herriko plazan "Zeberiok medikua behar dau" aldarripean.

Atzen asteetan, Gabonaldia dala-ta Osakidetzak murrizketak izan ditu herri askotako osasun zentroetan, Zeberion tartean. Holan, EH Bilduk deituta, herritar ugari batu ziran atzo arrastian Zeberioko udaletxe aurrean, Zeberiok medikua behar dauala aldarrikatuteko.

Aurrez aurreko lehen arretearen murriztapenez gainera, herritarrak kexu dira, telefono bidezko hitzorduetarako be, hainabt egun itxaroan behar diralako. "Herritarrak kexatu egin dira, hori dala-ta, egoerea salatu eta hau konpondutea eskatu gura dogu", azaldu dabe Zeberioko EH Bildutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!