Besteak beste Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz lanean ibili eta disko, telebista saio zein bideo ugaritan parte hartu ostean, Bihotz anpuluak bakarkako proiektuari ekin eutsan Bihotz Gorospek oin dala urte pare bat. Hainbat kontzertu eskaini ostean, oingo zapatuan, hilak 30, Zeberion egongo da Gorospe, Hogarrena 18:30ean.
Bihotz anpuluak-en, Gorospek bere Youtube kanalean argitaratutako abestiak dira nagusi. Esan, Minaren beldurrez eta Azalean besteak beste, dira abesti propioak. Baina estilo desbardinetako bersino ugari be argitaratu dauz bertan; Hertzainak, La Polla, Silvio Rodrigez, Benito Lertxundi... Horrezaz gain, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarra protagonista dauan Amagana dokumentalerako abestiak be entzun ahal izango dira.