auzoak

San Esteban eguna ospatuko da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko abe. 22a, 10:14

Datorren martitzenean, hilak 26, izango da ospakizuna Etxazo auzoko ermitan meza, barauskarri eta herri kirolakaz.

Abenduaren 26a da San Esteban eguna eta Zeberioko Etxazo auzoan, santuaren omenezko ermitea dago eregita. Bertan ospatuko da jaia. Eguerdian, 12:00etan izango da mezea eta hau amaituta, urtero lez, barauskarria zerbitzau eta herri kirol erakustaldia egingo da hurreratu diranentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!