musikea

Ruper Ordorika Zeberion izango da bihar

Bea Azpiri 2023ko abenduaren 21a

Kontzertuaz gainera, arrastian zehar debalde azokea, pelota partiduak eta ballet ikuskizuna egongo dira Zubialden.

Bihar, hilak 22, 21:30ean, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko dau Zeberioko plazako San Antolin eleizan. Horrek emongo deutso amaierea, jardueraz betetako arrastiari. Izan be, aurretik, 18:00etatik 21:00etara debalde azokea Hogarrean; 17:00etan, eskupelota partiduak frontoian eta 19:00etan, ballet ikuskizuna, hau be frontoian, egongo dira.

Euskal rock, pop eta folk-a ezin dira ulertu Ruper Ordorika barik; onatiarraren musikea, estiloetatik harago doan arren. 1980an kaleratu eban bere lehen diskoa Hautsi da anphora, Bernardo Atxagaren Etiopia liburutik hartutako poemez osotuta eta atzena, 2021ean, Amour eta toujours izenekoa. Guztira 22 bakarkako disko, 40 urtetik gorako ibilbidean. Bakarkako ibilbideagaz batera, Hiru Truku taldea sortu eban 1994an, Bixente Martinez eta Joseba Tapiagaz batera, euskal kantu tradizionalen interpretazino barri bat eskaintzeko. Zeberion, euskal musikearen erreferente dan Ordorikaren kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!