Bariku goizean, hilak 8, auto batek Zeberioko Santa Kurtze ermitearen aurrekaldea jo eta kalte larriak eragin ebazan atarian. Kotxean persona gazte bi joiazan eta zauriak izan dabezan arren, ez dira larritasunezkoak izan. Baina beste alde batetik, ondorioak izan ditu Ruper Ordorikak bertan eskaini behar eban kontzertuan.
Kontzertuak abenduaren 22an egoan programauta ermitan, 21:30ean. Zeberioko Udalak jakinarazo dauanez, eguna eta ordua mantenduko dira baina emonaldia lekuz aldatu dabe, plazako San Antolinen izango da azkenean abesle entzutetsuaren kontzertua. Sarrerak udaletxean egongo dira salgai hilaren 13an, 14an eta 15ean, 17:00etatik 19:00etara.