Gaur, hilak 24, Zeberioko frontoian izango da Etzanderak andren jantza talde zeanuriztarra, euren azken sorkuntzea taularatzen. Zantigitu guztien ganetik da emonaldia eta orduko andra independiente, jakintsu eta errebelde hareentzako omenaldia da ikuskizuna. Jantzak trikitixa, txistu, pandero eta kantuakaz lagunduten dira.