Hilaren 26an, domekea, Zeberioko Udalak eta Gorbeialdek antolatutako merkadua egongo da Zubialde auzoan 10:00etatik 15:00etara. Nekazariei neguko zein urte osoko produktuak zuzenean erosteko aukerea egongo da ipiniko diran hamaika mahaietan. Ogia, gaztaia, sasoiko barazkia eta beste hainbat produktu egongo dira eta horrezaz gainera, txosnea ipiniko da.