Berbalagun

Barikuan, AEK-k Berbalagun egitasmoa aurkeztuko dau Zeberion

Bea Azpiri 2023ko aza. 15a, 17:03

Aurkezpena arrastiko 18:00etan izango da eskola zaharrean, herrian Berbalagun taldeak martxan ipinteko asmoz.

Berbalagun egitasmoak euskerazko mintzapraktikea bultzatzea dauka helburu. Talde txikietan batzean dira eta dakien euskerea hobetuteko eta jente barria ezetuteko. Taldekideek eurek ebazten dabe non, noz eta zertarako batu. 

Berbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta, taldeak berak egiten dituanaz gainera, beste hainbat jardueratarako aukerea emoten dau Berbalaguneko partaide izateak; izan be, mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean, antolatuten ditue. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!