ondarea

Zeberioko baserrietako harrizko inskripzinoen inguruko berbaldia egingo da bihar

Asier Abrisketa 2023ko aza. 14a, 16:32

Izail Perez Junkerak, Zeberioko baserrietan aztertutako inskripzinoetako batzuk.

Eguaztenean, hilak 15, izango da berbaldia 19:00etan udaletxean, Izail Perez Junkeraren eskutik.

Izail Perez Junkera zeberioztarrak herriko baserrietako ateetan dagozan inskripzinoak aztertu ditu atzenaldian eta oin, ikerketearen emoitzak azalduko ditu. Zeberioko ondarea aztergai: Baserrietako harrizko inskripzioak berbaldia prestatu dau eta bihar, hilak 15, aurkeztuko dau jendartean udaletxean, 19:00etan. Gaurkoz, berrogeta hamar inskripzino inguru aurkitu dira Zeberioko baserrietako eta honeek aztertuten, dokumentetan eta erregistroa egiten ibili da Izail Perez. Holan, mapa batean ikusi daitekez danak.

Harrizko inskripzinoen mapan nabegatzeko QR-a

Inskripzinoak harrian grabautako idazkera laburrak dira eta gehienak baserrietako etxaurreen bigarren solairu inguruan ikus daitekez. Inskripzino honeen ezaugarri ohikoenak datazinoa, jaubearen erreferentzia (izen-abizenak edota inizialak) eta ikur erlijioso desberdinak dira (kurutzeak, IHS eta victor ikurrak).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!