jantzak

Gaur hasiko da Zeberioko Dantza Plaza

Asier Abrisketa 2023ko aza. 10a, 10:09

Barikuro, 18:30etik 19:30era, Zeberioko plazea jantzan ipiniko da Vero Martin irakasleak gidatuta.

Aurten be antolatu dau Austarri Kultur Elkarteak Dantza Plaza. Jantza egiteko saio irekiak dira eta barikuro ordu batez, 18:30etik aurrera, egingo dira Zeberioko plazan saiook. Holan, musikeagaz lagunduta eta Vero Martin jantzariaren gidaritzapean, hurreratuten diran herritarrak jantzan ipiniko dira astero-astero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!