zozketea

ZeberioKM0 jaialdirako sarrera bat zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko urr. 26a, 16:20

Zemendiaren 3, 4 eta 5ean ospatuko dan jaialdia oso-osorik gozatuteko sarrerea BEGITUren Instagramean zozketauko da.

HerrikoFest jaio da, "Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kulturea eta barrikuntzea buztartutera datorren jaialdia", eta lehen edizinoa Zeberion ospatuko da, ZeberioKM0. Zemendiaren 3an, 4an eta 5ean izango da jaialdia eta publiko guztiei zuzendutako egitaraua antolatu dabe: kontzertuak, mahainguruak, jantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azokea, tailerrak, janari dastaketak...

Sarrerak salgai dagoz daborduko, 35 euroren truke, herrikofest.eus webgunean. Baina BEGITUk, jaialdi osorako sarrera bat zozketauko dau bere irakurleen artean. Holan, BEGITUren Instagram kontuan argitalpena topau eta alkarbanatu behar da. Gogoratu, BEGITU zein HerrikoFest-en kontuak jarraitu behar dirala. Zorte on!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!