mendia

Errioxako mendietara doaz astegoienean Austarri Mendi Taldekoak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 17a, 11:00

Peñalrayo eta inguruak // Mendiak.eus

Obarenes mendilerroko Peñalrayo eta Jembres mendiak igongo ditue domeka goizean. Izena eguenera arte emon daiteke austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Domekan, hilak 22, Austarri Mendi Taldeak antolatutako mendi urtekerea urtengo da Zeberioko plazatik, autobustez, 07:45ean. Bertatik, Errioxa aldera mobiduko dira, Obarenes mendilerro azpiko Galbarruli herrira. Bertatik Peñalrayo (956 metro) eta Jembres (854 metro) tontorretara joango dira, Villalba de Rioja herrira bajatu orduko. Guztira, hamabi kilometro ditu ibilbideak.

Parte hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da eta hilaren 19a, eguena, da atzen eguna. Helbide elektronikoz austarrimenditaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta emon ahal da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!