jaialdia

Hasi dira saltzean ZeberioKM0 jaialdiko sarrerak

Asier Abrisketa 2023ko ira. 29a, 11:55

Green Valley taldea izango da ZeberioKM0 jaialdiko oholtzara igongo dan taldeetako bat // By Ruben Ortega - Own work, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=52195468

Zemendiaren 3tik 5era izango da jaialdia eta zeberioztarrek 30 eurotan erosi ahal izango ditue sarrerak udaletxean. Zeberiokoak ez diranek barriz, herrikofest.eus webgunean lortu ahal ditue, 35 eurotan.

HerrikoFest jaio da, "Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kulturea eta barrikuntzea buztartutera datorren jaialdia", eta lehen edizinoa Zeberion ospatuko da, ZeberioKM0. Zemendiaren 3an, 4an eta 5ean izango da jaialdia eta publiko guztiei zuzendutako egitaraua antolatu dabe: kontzertuak, mahainguruak, jantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azokea, tailerrak, janari dastaketak...

Sarrerak salgai dagoz daborduko, 35 euroren truke, herrikofest.eus webgunean. Halanda be, zeberioztarrentzako merkealdi berezia egin dau antolakuntzeak. Holan, datorren egunetan Zeberion bizi diranek 30 eurotan eta kudeaketa gastu barik lortu ahal izango ditue sarrera fisikoak udaletxean. 200 sarrera dagoz eta agortu arte salduko dira egun honeetan:

  • Barikua, urri lehenengoak 29: 08:00-15:00/17:19:00
  • Zapatua, urri lehenengoak 30: 11:00-13:00
  • Astelehena, urri bigarrenak 2: 08:00-15:00/17:19:00
  • Martitzena, urri bigarrenak 3: 08:00-15:00/17:19:00
  • Eguaztena, urri bigarrenak 4: 08:00-15:00/17:19:00

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!