ikastaroa

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emongo da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko ira. 22a, 10:30

Bost saioko ikastaroa izango da, datorren astetik hasita eguaztenero, 18:30etik 20:30era, emongo dana. Parte hartzeako, izena hilaren 25a baino lehen emon behar da.

Zeberioko Udalak antolatuta, zoru pelbikoa indartzeko andrantzako bost saioko ikastaro bat egongo da datorren asteetan. Datorren astean, hilak 27, izango da lehen saioa eta eguaztenero egingo da beste saio bat, urri bigarrenaren 25era arte. Idoia Irazabal fisioterapeutak gidatuko ditu saioak, eskola zaharrean 18:30etik 20:00etara.

Ikastarorako dagozan plazak mugatuta dagoz. Hori dala-ta, izena aldez aurretik emon behar da. Horretarako, hilaren 25a, astelehena, izango da atzen eguna 94 648 10 79 telefonora deituta. Ikastaroa, doban da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!