Zeberioko sandonietako atzen eguna

Ager Barragan 2023ko irailaren 4a

Orkresta Elektrotuna (Facebook)

Gaur, hilak 4, mozorrotuta emongo deutsie jaiei amaierea zeberioztarrek.

Goizean hasi eta egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira edade guztientzako. 12:30ean umeen jolasakaz hasiko dabe egune zeberioko gazteenak eta 13:00etan Etxebarria aita-semeak girotuko dabe kalejirea. 15:00etan herri bazkaria egingo dabe eta horren ostean, Gazte Elkartearen eskutik bingo musikatua egongo da arrastia girotuteko. 

Amaituteko, Orkresta Elektrotunagaz jaietako atzen emonaldia izango da 19:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!