osasuna

Kalidadezko osasun sistema publikoaren alde mobilizatzeko deia egin dau Zeberioko EH Bilduk

Asier Abrisketa 2023ko abu. 8a, 10:53

Pasau dan udako alkarretaratzea Zeberion.

Gaur, hilak 8, udaletxe aurrekaldean izango da protestea 19:30ean, Zeberion udan medikurik ez dagoalako.

Zeberioko EH Bilduk deituta, gaur arrastiko 19:30ean "kalidadezko osasun sistema publiko baten aldeko" alkarretaratzea egingo da Zeberioko plazan. Izan be, Zeberioko mediku kontsulta bagilaren 26tik dago zarratuta eta ez da urri lehenengoaren 8ra arte zabalduko. Beraz, uda sasoian, 15:00era arte Ugaora joan behar dira zeberioztarrak eta arrastian, Basaurira. Holan, "lehen arreta itolarrian" dagoala dino EH Bilduk.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!