jaiak

Zabalik dago sandonietako Playback Lehiaketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 20a

Urri lehenengoaren 1ean egingo dira haur, gazte eta helduen playback-ak Zeberioko jaietan eta abuztuaren 29rako eroan behar da kantea, USB batean grabauta, udaletxera.

Aurtengo sandonietan, urri lehenengoaren 1ean aurkeztuko ditue haur, gazte eta heldu zeberioztarrek udan zehar landutako playback ikuskizunak. Dana dala, Playback Lehiaketara ezin izango da atzen momentuan aurkeztu. Izan be, abuztuaren 29rako abestia aukeratuta eta USB batean grabauta egon beharko da udaletxean.

Lehiaketeak hiru kategoria izango ditu. Hamaika urte arteko aurren artean, irabazleek barraketarako fitxak irabaziko ditue. Hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteek ostera, 50 euro. Helduek barriz, ehun euro jasoko ditue sari lez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!