Upoko San Segismundo ermitan jaia egongo da astegoienean, hilaren 14 eta 15ean. Zapatu goizean, 11:30ean mezea egongo eta domekea girotuteko, erromeria eta herri-kirolak. Musikea Etxebarria aita-seme trikitilariek ipiniko dabe eguerdian ermita inguruan. Arrastiz ostera, umeentzako herri-kirolak antolatu ditu Mandoia Pelota Klubak eta gero, 17:30ean Zaratamo eta Zeberioko herritarren arteko sokatira probea jokatuko da.
Ermita honeen atzean, istorio ugari dagoz. Adibidez, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburuan Juan Manuel Etxebarria Ayestak kontetan dau totelka berba egiten ebezan umeak eroaten ebezala San Segismundora, bedeinkatu eta toteltasuna osatuteko.
Beste alde batetik, zeberioztar askorentzako bertan hasi zan 1936ko Gerra Zibila. Izan be, 1936ko garagarrilaren 18an, San Segismundon egozan asko astegoien honetan lez, erromeria ospatuten. Jantzan egin bitartean izan eben militarren altxamenduaren barri.