jaiak

Martxan dagoz Zeberioko jaietako Kartel Lehiaketak

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 28a

Zeberioko sandonietako 2022ko Kartel Lehiaketako irabazlea.

Aurten be, Kartel Lehiaketa nagusia eta Umeen Kartel Lehiaketea antolatu ditu Jai Batzordeak; garagarrilaren 28ra hartu aurkeztu daitekez lanak udaletxean.

Aurtengo Zeberioko sandoniak abuztuaren 31tik urri lehenengoaren 4ra ospatuko dira, hilabete bi barru. Baina aurretik, jaiak antolatzeko garaia da eta egitekoen artean dago urteroko kartel ofiziala. Holan, Jai Batzordeak eta Udalak barriro antolatu ditue kartel lehiaketak. Kartel Lehiaketa ofiziala batetik, bestetik, umeentzako egitaraua batuteko Umeen Kartel Lehiaketea be egingo da hamaikagarrenez Zeberion.

Kasu bietan, garagarrilaren 28a da bakotxak gehienez egin ahal dauzan lan biak udaletxean aurkezteko atzen eguna, euskarri fisikoan zein digitalean. Marrazteko edozein teknika eta kolore erabili daiteke eta lana, orijinala izan behar da. Entregatzerako orduan, marrazkiak ez dira sinatuko. Horren ordez, gutunazal zarratu batean emon beharko dira egilearen datuak, telefono zenbakia eta NANaren kopìa.

Nagusien lehiaketearen kasuan, lanaren eduki eta gaiaz gainera, "andrazkoen eta gizonezkoen arteko bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzatzen daben egoerak sustatzea" be balorauko dau epai-mahaiak. Tamaina 50x70cm-koa izan behar da, bertikala, eta tarte zuri bat izan beharko dau egitarau laburtua sartzeako, 47,5x25cm-koa. Sari bi egongo dira, 70 eurokoa eta 50ekoa. Testuan, zera ipini behar dau: "Zeberioko sandoniak 2023, abuztuaren 31tik irailaren 4ra".

Umeen lehiaketan barriz, tamainua A3 orrialde batekoa izan behar da, bertikala, eta hutsune bat itxi beharko da egitaraua sartzeako. Maila bi egongo dira, 9 urtez azpikoak eta 14ra artekoak baina saria danek jasoko dabe, oparitxo bana. Testuan zer ipini beharko dau: "Zeberioko sandoniak 2023, umeen ekintzak".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!