Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, 20. urteurrena ospatuko dau aurten eta bagilaren 26tik garagarrilaren 1era izango da. Halanda be, Hedapena sailaren bitartez, atzen asteetan hainbat pelikula herri txikietan proiektetan dabiz, herri txikiotako LGTBIQ+ komunidadera ailegetako helburuagaz. Holan, Zeberion zazpi film egongo dira ikusgai bagilaren 28an, eguaztena.
Seyed Mohsen eta Pourmohseni Shakib zuzendarien It's a gray, gray world, Isa Luengo eta Sofia Esteveren Perpetua felicidad, Paloma Lopezen Girls & the party, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Marta Nietoren Son, Raul Barrerasen Arnasa eta Maider Oleagaren Irrits dira Zeberion ikusgai egongo diran lanak.