Inontza ingurumen hezkuntzarako alkarteak eta Zeberioko Udalak antolatuta, hilaren 25ean, domekea, herriko basoetan bizi diran hegaztiak ezetu eta ikusi ahal izateko hitzordua egongo da. Zeberioko plazan 10:00etan hasi eta Lander Astorkia biologoaren azalpen artean egingo dabe lau kilometroko ibilalditxoa, ordu bi eta erdiko ekintzea izatea espero da.
Lander Astorkia biologoak ondo ezagutzen ditu inguruak eta bertako hegaztiak, bera be zeberioztarra da-ta. Holan, bertoko txori eta harrapakariak topetan saiatuko da. Honeek hobeto ikusteko, etxean izan ezkero, prismatikoak eroatea gomendatzen da. Horrezaz gain, hegaztiak sailkatzen ikasteko be, izan ezkero, hegazti gida be eroan daiteke.