Aurtengo Erasmus+ programeak, Zeberioko eskolako ikasleak Bulgariakoakaz, Pomorie herrikoak, alkartu dauz eta bien artean osotu dabe Zeberio-Pomorie adiskidetasun kanta. Bulgariarrak aprilean egon ziran Euskal Herria ezetuten eta zeberioztarrak ostera, maiatzean egon dira Bulgarian.
Kantea euskeraz eta bulgarieraz osotu dabe, bai eta ingelesezko errepikea be. Alkarlan honetan, hizkuntza trukea bakarrik ez, bertoko eta hango instrumentuak erabili ditue: txalapartea, albokea, trikitixea... Gero, Euskal Herrian zein Bulgarian grabautako irudiakaz bete dabe bideoklipa, berbarako.