Austarri jaia Zeberion

Ager Barragan 2023ko ekainaren 15a

Austarri Kultur Elkartearen asanblada orokorra aprobetxauz, bihar, hilak 16an, jantzak, karibearrak zein euskal plaza-jantzak, eta txistorra jana egongo dira Zeberioko plazan.

Alkartekoek asanblada orokorra egingo dabe 18:00etan eta bertan, urteko ekintzen informazinoa eta informazino ekonomikoa emongo jakie bazkideei. Asanbladaren ostean, herrira eramango dabe jai giroa, 19:15ean, egingo dan jantza karibear koreografiagaz eta 19:30ean, jantza-plazeagaz. Ostean, 20:00etan, txistorra egongo da hurreratzen diranentzat eta musikeak animauko dau iluntzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!