'GR-282 Artzaintza naturbidea' dokumentala proiektauko da Zeberion

Ager Barragan 2023ko eka. 7a, 12:35

Aitor Intxaurraga zeanuriztarraren dokumentala Zeberioko eskola zaharrean ikusi ahalko da bihar, 18:00etan.

Aitor Intxaurraga zeanuriztarra Gorbeiako Zastegi Txabolearen jaubea da eta inguruan GR-282 bidearen kartelak ikusten ebazan, zer dan jakin barik. Hortik tiraka hasi eta atzenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumental bat grabetan amaitu eban. Emaitzea, “artzainei esker daukagun naturearen” erakusketa bat izan da, “paisaia ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketek” osotuten dabena.

Victor Luis de Pedro eta Aitor Intxaurragak, 2022 urteko maiatzean GR-282ko ibilbidea egiten hasi ziran. Hamabost egunetan zehar hemeretzi etapetan egin eban bikoteak ia 500 kilometroko artzainbidea. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatu eta zortzi parke naturaletik pasau ziran, baita etxeko Gorbeiatik be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!