Sanantonioak ospatuko ditue Ermitabarrin

Bea Azpiri 2023ko ekainaren 7a

Zeberioko Ermitabarrin, auzoko jaiak ospatuko ditue hilaren 9tik 11ra, eta 13an, San Antonio egunean. Sardinak, herri bazkaria, herri meriendea, pelota partiduak, plater tiroa, bola-jokoa eta pato lasterketea antolatu ditue, beste jarduera batzuen artean.

Aiko hemen egitaraua.

Bagilak 9, barikua
18:00etan, jai hasikerako txupina.
18:30ean, pelota partiduak.
21:00etan, sardina jana.
21:30ean, elektrotxarangea.


Bagilak 10, zapatua
11:00etan, umeentzako jolasak/puzgarriak.
13:15ean, herri kirolak.
15:00etan, herri bazkaria.
16:00etan, plater tiroa.
18:00etan, igel/txapela jokoa.
18:30ean, bola-jokoa.
19:30ean, herri meriendea.
19:30ean, musikea.
01:00etan, txokolatea.


Bagilak 11, domekea
12:00etan, helduen pato lasterketea.
12:15ean, umeen pato lasterketea.
13:00etan, trikipoteoa.


Bagilak 13, martitzena
13:00etan, mezea eta barauskarria ermitan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!