Hilaren 16an amaituko da Zeberioko Udalekuetan izena emoteko epea

Ager Barragan 2023ko eka. 5a, 13:13

Bagilaren 26tik garagarrilaren 14ra, hiru astez izango dira udalekuak;  informazino batzarra hilaren 20an egingo da.

Bagilaren 16ra arte, udalekuetarako izen-emotea udaletxean izango da. Nagusien udalekuetan 2007 eta 2011 urteen artean jaiotakoak, bagilaren 26tik 30era Donostian egongo dira. Ertainen udalekuetan, 2012 eta 2016 bitartean jaiotakoak Ermitabarri auzoan egongo dira eta txikien udalekuetan 2017 eta 2020 urteen artean jaiotakoak herriko eskolan egongo dira.

Atzen bi honeek, bagilaren 26an hasi eta bi edo hiru aste egiteko aukerea daukie, hau da, bagilaren 26an hasi eta garagarrilaren 7ra arte edo 14ra arte.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!