historia

Untzueta Nafar Gaztelua taldeak urteroko ekitaldia egingo dau zapatuan

Bea Azpiri 2023ko eka. 2a, 10:00
Untzuetako nafar gazteluaren marrazkia.

Zeberio eta Orozko arteko Untzueta mendiko XI. mendeko nafar gaztelua oroituko dabe hamaiketako, aurresku, txalapartari eta albokariakaz.

Zeberio eta Orozko bananduten dauzan Untzueta mendian XI. mendean eregitako nafar gaztelu baten errastuak dagoz. Han 11:30ean, hamaiketako herrikoia eta 12:00etan, aurreskua eta ekitaldia egingo dabe zapatuan, hilak 3. Txalapartariak eta albokariak be egongo dira ekitaldia girotzen. 

Zeberiok, Ugaok, Arrankudiagak, Zollok, Arakaldok, Orozkok eta Laudiok osotuten dabe taldea eta taldearen helburua memoria historikoa berreskuratzea, ondare historikoa balorean ipintea eta horren bitartez ,"lurraldetasuna finkatzea" da. 

2020an izan ezik, 2014tik urtero egiten dabe mendi igoerea eta ekitaldia Untzueta Nafar taldekoek. Pasau dan urtean, egun berezia izan zan, Gaztelakoek Amaiurko gaztelua lehertu eben bostehungarren urteurrena gogoratu ebelako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!