mendia

Domekan Aizkorrira mendi ibilaldia antolatu dau Zeberioko Austarri Mendi Taldeak

Bea Azpiri 2023ko mai. 19a, 11:58

Aukeran dagozan ibilbideak, Petroleros-Aizkorri-Aketegi-Arantzazu (13km) edo Petroleros-Urbia-Arantzazu (11km) dira.

 

Domekan, maiatzak 21, Gipuzkoara joango dira Austarri Mendi Taldekoak Aizkorri eta Aketegi mendietako tontorrak zapaltzeko asmoz. Aukera errazago bat be badago ha-ta guzti be, mendi bi horreek egin beharrean, Urbiara igotzea, hain zuzen be. Goizeko 07:30ean, batuko dira partaideak, plazan.

Aizkorri mendilerroa

Aizkorri mendilerroan dagoz Gipuzkoako mendirik altuenak. Alde baten, “Urbiako zelaiak dagoz eta horreen inguruan, hainbat tontor: Aizkorri, Aketegi, Aitxuri... Zelai horreen amaieran, Donejakue Bidea igarotzen dan San Adriango Tunela dago. Urbiako erdikaldean, ermita bat bisitau eta Urbiako Fonda ezagunean indarrak barriztatu daikeguz” dinoe mendi taldekoek euren webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!