auzoak

Mezea eta erramu bedeinkapena bihar Zeberioko Santa Kurtze ermitan

Bea Azpiri 2023ko mai. 2a, 11:00

Sasoi baten uzta ona izateko bedeinkatzen zan elorri zuria Santa Kurtze egunean eta tradizino horreri eusten deutsie Zeberion. Jaiak, egunaren hurrengo astegoienean ospatuten ditue.

Santa Kurtze egunean, maiatzak 3, mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo dira, baina jaiak barikuan, hilak 5, 18:30ean txupina botatakoan. Tortilla lehiaketea egongo da orduan eta 20:15ean jantza, plazan. 21:00etan izango da sari banaketea eta ostean, parrilladea eta trikitilariak egongo dira.

Zapatuan kontzertuak egongo dira: Atxurkada, Lokers, Acido Flokorico eta Dj Matxinadak girotuko dabe gaua 21:00etatik aurrera. Baina ez hori bakarrik; egun osorako egitaraua prestatu dabe zapaturako Jai Batzordeak eta Udalak. Holan, goizean, mendi ibilbidea egongo da Santa Kurtzetik 10:30ean abiatuta eta 13:00etan, herri kirolak. Auzo bazkaria egingo dabe, bakotxak etxetik eroandakoagaz eta ostean bingo musikatua egongo da. Arrastiko 18:00etan, jolasak egongo dira eta, kontzertuak hasi aurretik, 20:00etan, txokolatea bananduko da.

Domekan, desmontajeari ekingo deutsie auzolanean eta ostean, konbidaduen bazkaria egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!