erasmus+

Bulgariako ikasleakaz batera, abesti bat sortzean dabiz Zeberioko eskolan

Asier Abrisketa 2023ko api. 28a, 17:35

Ikasleak estudioan // Zubialde eskola

Aurtengo Erasmus+ truke-programearen helburua da euskeraz eta bulgarieraz kanta bat egitea, bertan zein Bulgarian grabautako irudiakaz bideoklip bat be egingo dabe.

Aurtengo Erasmus+ programearen baitan, astelehenean Bulgariako ikasleak, Burgas eskualdekoak, heldu ziran Zeberiora eta trukean, maiatzean joango dira zeberioztarrak Bulgariara. Hamar neska-mutik etorri dira guztira eta proiektuaren helburu nagusia, alkarlanean kanta bat eta bideoklipa egitea izango da.

Kantea euskeraz eta bulgarieraz izango da eta gaur bertan hasi dira grabetan estudio batean, Bulgarian amaituko ditue grabazinoak. Zeberioko ikasleek euskerazko berbak ipiniko ditue eta Bulgariakoek, bulgarierazkoak; alkar ulertutearen sinbolo lez, ingelesezko errepikea be izango dau. Hizkuntzea bakarrik ez, bertoko eta hango instrumentuek lagunduko dabe kantea: txalapartea, albokea, trikitixea... Gero, han eta hemen grabautako irudiakaz beteko dabe bideoklipa, berbarako, Saldropon izan dira irudiak grabetan.

Euskal Herria ezetuten

Kantea egiteaz gain, bulgariak ikasleak Euskal Herria eta bertako kulturea ezetuten be etorri dira gurera eta aste osoan zehar, horretarako ekintza ugari egin ditue. Berbarako, martitzenean herri-kiroletan aritu ziran eta zeberioztarrakaz herri afaria be egin dabe. Horrezaz gain, hainbat toki bisitau ditue: Guggenheim museoa eta Bilbo bera, Bermeo eta Gaztelugatxe, kostaldea eta Saldropo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!