udal hauteskundeak

Ekain Goti (EH Bildu) eta Karlos Idirin (EAJ) dira Zeberioko alkategaiak

Asier Abrisketa 2023ko api. 18a, 11:25

Goti, Udal Gobernua berreskuratuten saiatuko da eta Idirin, hirugarren legegintzaldi bat errepikatuten.

Maiatzaren 28an izango dira Udal eta Foru Hauteskundeak eta daborduko, Zeberion aurkeztu ditue alkategai biak, bai EAJ/PNVk bai EH Bilduk. Holan, jeltzaleen zerrendaburua Karlos Idirin izango da hirugarrenez; ezker abertzalearena ostera, Ekain Goti.

Atzen hauteskundeetan, EAJk 339 boto (%48,85) lortu ebazan eta EH Bilduk 240 boto (%34,58).

EH Bilduk, 2016an galdu eban Zeberioko alkatetzea, Karlos Idirin aurkeztu zanean hain zuzen be eta aurtengo helburua, agintera bueltetea izango da. EAJk ostera, legegintzaldi bi bete ditu daborduko eta horretan segidutea izango da helburua.

 

Zerrenda osoa

EAJk ez, baina EH Bilduk zerrenda osoa be egin dau publiko: Ekain Goti, Itzi Aranguren, Ibai Perez, Amaia Bernaola, Martin Urieta, Ziortza Sagasti, Maria Junkera, Laxia Olagorta, Lander Astorkia, Ibon Igartua, Ana Alberdi, Nagore Leon, Natxo Diaz eta Itxaso Olaso.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!