mendia

Zalbizkar igongo dabe Austarri Mendi Taldekoek domekan

Asier Abrisketa 2023ko api. 17a, 11:15
Argazkia: mendiak.eus

Gazteizko mendietako gailurra da Zalbizkar (1.046m) igon eta Okiñara bajatuko dira hamabi kilometroko ibilbidea egin ostean.

Austarri Mendi Taldeak antolatuta, zeberioztarrak Gazteizko mendietara egingo dabe urtekerea aprilaren 23an, domekea. Hamabi kilometroko ibilbidea izango da eta mendilerroko tontor garainera igongo dabe, 1.046 metroko Zalbizkar. Izen-emotea zabalik dago, aprilaren 20ra arte, 665 735 054 edo 656 415 597 telefonoetan zein austarrimenditaldea@gmail.com helbidean.

Urtekerearen egunean, goizeko 08:00etan urtengo da autobusa Zeberioko plazatik. Gasteizko mendietara joan eta 750 metrotik hasiko da ibilaldia, Lendiz (848m) menditik pasau ostean hasiko dira Zalbizkar igoten eta gero, Okiña herrira bisitauko dabe. Bidean, Ihuda errekea be ikusteko tartea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!