eskupelotea

Bizkaia Cup-eko binakako eskupelota finalak jokatuko dira Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko api. 14a, 12:25

Domeka arrastian izango dira kadete C, gazteak C eta andrak B mailetako finalak Zubialdeko frontoian.

Astegoien honetan jokatuko dira Bizkaiko Esku Pilota Federakuntzak antolatutako Bizkaia Cup txapelketako binakako eskupelotako finalak Arrigorriaga, Barakaldo eta Zeberion. Gaur, hilak 14, Arrigorriagan jokatuko dira kadete A, gazteak A eta nagusiak A mailetako finalak; Lemoa EL taldea egongo da nagusien artean, markinarren kontra.

Domekan ostera, Barakaldon izango dira kadete B, gazteak B eta nagusien B eta C mailetako finalak, goizez. Arrastian barriz, 16:30etik aurrera, Zeberioko Pelotalekuan jokatuko dira gainontzekoak: kadete C, gazteak C eta andrak B. Lehenengoan, Iurretako talde bi egongo dira aurrez aurre eta bigarrenean Gazte-zarrak eta Lagun Artea taldeak. Andren finalean, Lezama taldea Txumuluxueta ME talde dimoztarragaz lehiatuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!