musikea

Gontzal Mendibilen kontzertua egongo da Zeberion

Bea Azpiri 2023ko api. 11a, 09:55

Olabarrietako Santo Tomas parrokian izango da San Joan Gurutzetakoaren poemen kontzertua barikuan, hilak 14, 20:00etan. 

Gontzal Mendibilek, Luis Baraiazarrak euskeratu eta berak musikatutako San Joan Gurutzekoaren poemak kantauko ditu. Beragaz batera, Ugaoko Sarea Abesbatza, Jose Angel Roblesen zuzendaritzapean eta Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa), Angel Unzu (gitarrea eta buzukia) eta Iñaki Dieguez (akordeoia) musikariak egongo dira. 

Gontzal Mendibilek 2021eko bagilean, plazaratu eban Euskaltzaindian, Luis Baraiatzarrak itzulitako liburua eta 13 kantuz osotutako CDa. Easo Abesbatzagaz 8 kantu grabau ebezan eta eurekaz 5 kontzertu emon. Diskoa aurkezten dan herri edo inguruko koruakaz beste 12 kontzertu emon dauz Mendibilek. Euskal Herrian, San Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantetan, 17 kontzertu egin ditu Zeanurikoak eta beste bi Euskal Herritik kanpo: Avilan eta Madrilen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!