tailerra

Gazteentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dau Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 23a

Martiaren 24an eta 31n zein aprilaren 14an eta 21ean izango dira saioak. Izena emoteko epea zabalik dago, hazihezkuntza@hazihezkuntza.com helbidera idazteko.

Zeberioko Udalak antolatuta, Hazi Hezkuntza animazino soziokulturalerako enpreseak gazteentzako sukaldaritza ikastaroa emongo dau Zeberion. Lau saioko tailerra izango da, sukaldaritzaren oinarriak ikasteko eta izen-emotea zabalik dago oindino, lehen saioa bihar, hilak 24 izango bada be. Saioak bihar, martiaren 31n, aprilaren 14an eta 21ean izango dira gaztelekuan arrastiz. Izena, hazihezkuntza@hazihezkuntza.com helbidera idatzita emon daiteke.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!