Mendia

Zaraia mendilerroa bisitauko dabe Austarri Mendi Taldekoek

Asier Abrisketa 2023ko mar. 20a, 10:50

Domekan egingo dabe urtekerea zeberioztarrek, Andarto eta Aranguren tontorrak zapaldu eta Degurixako landa kurutzatuko dabe.

Austarri Mendi Taldeak antolatuta, zeberioztarrak Zaraiako mendilerro aldera joango dira martiaren 26an ibilaldia egitera. Egunean bertan, izena emon dabenek 07:45ean hartuko dabe autobusa Zeberioko plazan eta Araotzera abiatuko dira, bertatik hasiko da ibilaldia. Izena, aldez aurretik emon behar da 665 735 054 edo 656 415 597 telefonoetan.

Araotzetik, 13 kilometroko ibilaldia egingo dabe. Hasteko, Andarto (1.074 metro) tontorra igongo dabe eta gero, Degurixako landetatik pasauko dira ibiltariak. Mendiolan amaitu aurretik, Aranguren (1.149m) be igon eta bajatuko dabe. Aukeran, bide bardina egiteko aukerea be egongo da, baina tontorrak igon barik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!