osasuna

Osakidetzaren inguruko berbaldia egingo da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko mar. 14a, 12:00

EH Bilduk konbidauta, Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetariak hartuko dau berbea barikuan eskola zaharrean, 19:30ean.

Zeberioko EH Bilduk antolatuta, Osakidetza kontu-kontari solasaldia egongo da hilaren 17an, barikua, Zeberioko eskola zaharreko jantokian 19:30etik aurrera. Solasaldia gidatuten, Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerketa-kazetaria egongo da eta Osakidetzak bizi dauan krisiaren nondik-norakoak kontauko ditu.

Berak dinoan moduan, "euskal oasiko" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides BizkainosLa Casta VascaKutxabankPanama connectionsEuzkadi SACaso De MiguelNarco-oasis vascoZaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA. Atzen honetan, Osakidetzaren inguruko hainbat kontu argituten ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!