ikastaroa

Andrentzako autozaintza emozionalaren gaineko ikastaroa emongo da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko mar. 10a, 11:00

Martiaren 15etik maiatzera arte hainbat saio egingo dira doban; izena astelehenera arte emon daiteke 946 48 10 79 telefonoan.

Zeberioko Udalak eta Berdintasun+ Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bardintasunaren aldeko ekimenak antolatuta, andrentzako Autozaintza emozionala doako ikastaroa antolatu dabe, "estresa eta ansiedadea saihesten ikasteko".

Martiaren 15etik maiatzaren 10era arte zortzi saio egingo dira eguaztenetan. Edukiera mugatua izango da, horregaitik izena emon behar da aldez aurretik, 946 48 10 79 telefonora deituta. Martiaren 13a da izen-emotea egiteko atzen eguna.

Martian, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak; aprilean barriz, 12an,19an eta 22an; eta maiatzean, 3an eta 10ean. Danak egingo dira 19:00etatik 21:00etara eskola zaharrean. Saioak "estresa eta ansiedadea saihesten ikasteko eta lantzeko tarate praktiko eta irekiak" izango dirala azaldu dabe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!