M8

'Soilik bai da bai' legearen inguruko berbaldia egingo da gaur Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko mar. 9a, 10:45
Espainiako Diputatuen Kongresuan 'Soilik bai da bai' legearen erreformea onartu zan atzo.

Legearen nondik-norakoak, dituan barrikuntzak eta sortutako polemikea azalduko dira, legearen inguruan kontau danetik egia zer dan eta zer ez azpimarratuta.

Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren testuinguruan, Austarri Kultur Elkarteak antolatu dau 'Soilik bai da bai' legearen inguruko berbaldia, Udalaren babesagaz. Gaur, hilak 9, 19:00etan hartuko dau berbea Amaia Bernaola abogadu zeberioztarrak Kultur Etxeko jantokian. Lege hau, jopuntuan egon da atzenaldian, honen atxakipean, erasotzaile askoren zigorrak arindu ditue-ta epaileek.

Sortutako polemikea ardatz lez hartuta, Bernaola abogaduak "legearen nondik-norakoak, zergaitik onartu dan eta ze barrikuntza sortu dauzan" azalduko ditu. Gero, polemikea bera aztertuko da eta legearen inguruan entzun dan guztia, ze puntura arte dan egia azalduko dau: zigorren arintzea, erasotzaileen askapena...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!