biodibersidadea

Ermitabarrin txorientzako habi kutxak ipiniko ditue

Asier Abrisketa 2023ko ots. 23a, 10:55

argazkia: unsplash.com

Bariku arrastian honeek egiteko tailerra dago Kultur Etxean eta martiaren 3an habi kutxak eskegiteko urtekerea egingo da.

Zeberioko Udalak eta Inontza Ingurumen Hezkuntza proiektuaren kideek, herritarren parte-hartzeagaz, Ermitabarriko biodibersidadea berbizteko ahalegina egingo dabe. Horretarako, bertako basoan txorientzako habi kutxak eta janlekuak eskegiko dira martiaren 3an egingo dan urtekeran.

Baina aurretik, habi kutxak eta janlekuak egin behar dira eta horretarako, tailerra antolatu da biharko, hilak 24. Kultur Etxean da hitzordua, arrastiko 17:00etan eta izena emon behar da aldez aurretik, 688 877 434 telefonoan edo inontza.ih@gmail.com helbidean.

Eskegiteko urtekerea barriz, hurrengo barikuan egingo da, martiak 3. Ermitabarrin 16:30ean batu eta inguruko basora joango dira habi kutxa eta janlekuak eskegiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!