Mendia

Aiaraldeara urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak

Asier Abrisketa 2023ko ots. 21a, 15:30
PeregaƱa mendia.

Domekan Beotegitik Artziniegara egingo dabe hamalau kilometroko ibilbidea, Peregaña eta Zaballa tontorretatik pasauta.

Zezeilaren 26an, domekea, Austarri Mendi Taldeak antolatutako ibilaldirano autobusa urtengo da Zeberioko plazatik 08:00etan. Beotegira joango da autobusa eta bertan itxiko dauz Peregaña (628 m) eta Zaballa (645 m) mendietatik pasauta Artziniegara helduko diran mendizaleak. Hamalau kilometro eta 700 metroko desnibeleko ibilaldia da, baina badago bigarren aukera bat be.

Ibilaldi txikiak hamabi kilometro ditu eta desnibel txikia, 185 metro. Hau Añes herritik urtengo da Artziniegara eta bidean Peñaladros eta Osegera ur-jauzietatik pasauko da.

Izena eguenera arte emon daiteke, hilak 23, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean eta 665 735 054 zein 656 415 597 telefonoetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!