futbolina

Binakako Futbolin Txapelketea antolatu da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko ots. 13a, 10:40
argazkia: unsplash.com

Barikuetan jokatuko dira partiduak eta izena eguaztenera arte emon daiteke 688 817 309 telefonora deituta.

Zeberioko gazteek antolatuta, Binakako Futbolin Txapeleketea jokatuko da, Zubialdeko auzoko hiru tabernetan zezeil eta martia arteko barikuetan. Bikoteak apuntetako, 688 817 309 telefonora deitu behar da eta atzen eguna, hilak 15a izango da, eguaztena. Bikoteko prezioa, lau eurokoa da.

Antolatzaileek azaldu dabenez, txapelketako lehen fasea ligaxka modura jokatuko da eta gero, kanporaketak egingo dira. Txapelketako hiru bikote onenek jasoko dabez sariak, "beti be izena emoten daben bikote kopuruaren arabera".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!