nekazaritzea

Fruta-arbolak inausteko tailerra antolatu da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko ots. 3a, 10:00
argazkia: unsplash.com

Unai Onaindia frutikultura teknikariak gidatuko dau zapatu goizean eskainiko dan tailerra.

Beste urte batzuetan egin dan modura, aurten be antolatu da Zeberion fruta-arbolak behar dan modura inausten ikasteko tailerra. Hau gidatuteko arduraduna izango da Viveros Onaindia enpresako kudeatzailea dan Unai Onaindia frutikulturan aditua. Bertan azalduko dau, baserritar zein interesauentzako, fruta-arbolak ondo inausten, honeek osasuntsu mantenidu eta produktibidadea jagoteko.

Unai Onaindia, udabarri hasikeran be izaten da Zeberion, fruta-arbolen txertaketarako oinarrizko teknikak erakusten. Horrezaz gain, aurten be egingo da liztor asiarraren gaineko lanketea herrian, zezeilaren 25ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!