gazteria

Ikasketak aukeratuten lagunduteko saioak Zeberioko gazteentzat

Bea Azpiri 2023ko urtarrilaren 31

argazkia: unsplash.com

DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteek emon daikie izena zezeilaren 10era arte gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidean.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, Zer izan nahi dut nagusitan? aukera akademiko eta laboralak bilatzen lagunduteko saioak antolatu ditue. Bertan, Zeberioko DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteek emon daikie izena zezeilaren 10era arte gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidean.

Saio bi egongo dira, lehenengoan arlo personala landuko da; hau da, trebetasunak, konpetentziak eta bokazinoa, besteak beste. Bigarren saioan, hezkuntza eskaintza eta lan merkaduaren egoerearen azterketea aurkeztuko da, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko errealidadea kontuan hartuta. Saioen ondoren espezialistakaz hitzordu indibidualak izateko aukerea be egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!